
Hasiera >> Jarduerak >> Abentura Familiarekin >> Abizanda Arroila
ABIZANDA ARROILA
1. Maila: Lehen kontaktua
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() |
ARROILA JAITSIERAK SOBRARBEN
Abizanda, jaitsiera polita eta erraza da.
Pasillo estu, zirrikitu eta txoko ederrez beteriko arroila da. Argi jokoz beteriko paisaia gordetzen du Abizandak.
Arroila ezinhobea da umeentzat, familientzat eta maila ezberdina duten pertsonez osaturitako taldeentzat.
Jaisteko sasoi hoberena udaberria eta euri asko egin ondoren da.
ERAMAN BEHARREKOA
- Bainujantzia.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Gutxieneko adina: 8 urte.
- Igeri egiten jakitea.
- Ez da esperientziarik behar.
- Kondizio fisiko maila normala.
ABIZANDA

49€ pertsoneko
IRAUPENA
Gerturatzea: 5 minutu
Jaitsiera: 2 ordu eta 30 minutu
Itzulera: 20 minutu
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Argazkiak
Material Teknikoa
Motxila eta Pote Estankoa
