
Hasiera >> Ikastaroak >> Arroila Jaitsiera Ikastaroa: Hastapena
ARROILA JAITSIERA IKASTAROA: HASTAPENA
1.Maila: Hastapena
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() |
1.MAILA ARROILA JAITSIERAK: HASTAPENA
Mendian egin daitekeen jarduera ederrenetariko batean hasi nahi baduzu, zerotik abiatutako ikastaro hau eskaintzen dizugu.
Segurtasuna eta autonomía osoz, erdi mailako arroilak egiteko gai izango zara ikastaro honekin. Arriskuak sahiesten eta arazoak kudeatzeaz gain, arroila jaitsieran gaur egun erabiltzen diren azken teknikak ikasiko dituzu.
IKASTAROAREN EDUKIA
1.- Plangintza: Baldintza pertsonalak, arroilaren ezaugarriak, prebentziorako oinarrizko arauak.
2.- Materialak
3.- Progresioa soka gabe: nola ibili, igeri egin, jauziak, txirristak, sifoiak.
4.- Progresioa sokarekin: korapiloak, rapel ezberdinak, aparatu ezberdinen erabilera, komunikazioa.
5.- Instalazio ezberdinen identifikazioa eta erabilpena.
6.- Asegurua: Prebentziorako instalazioak eta pasamanoen erabilpena.
Ikasitakoa ziurtatzeko, bi egun gehiago egitea proposatzen dizugu ikastaroa luzatuz. Honela lau eguneko ikastaroa proposatzen dizugu. Prezioa: 250€.
ERAMAN BEHARREKOA
- 1,5 metroetako luzera eta 7 milimetroetako lodiera duen kordino bat.
- Bainujantzia.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Igeri egiten jakitea.
- Ez da esperientziarik behar.
- Kondizio fisiko maila normala.
BOLTAÑA

IRAUPENA ETA PREZIOA
2 egun: 150€ pertsoneko
4 egun: 250€ pertsoneko
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Material Teknikoa
Argazki Erreportaia
Koaderno Teknikoa
Garraioa 9 plazadun furgonetan
