Hasiera >> Jarduerak >> Guara Mendizerrako Arroilak >> Pack Basender eta Palomeras del Fornocal Arroilak
PACK BASENDER ETA PALOMERAS DEL FORNOCAL ARROILAK
2. Maila: Hastapena
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
![]() |
ARROILA JAITSIERA GUARA MENDIZERRAN
Egun osoko jarduera hau proposatzen dizugu, alde batetik Basender eta bestetik Palomeras del Fornocal arroila paregabeak.
Basender arroila lehorra da, ez dauka urarik. Hala ere kareharrizko formazio ikusgarriez osaturiko jaitsiera interesgarria da, Vero erreka ondoan dagoen arroila hau.Urarik gabeko jaitsiera denez, urte osoan zehar egin daiteke. 15 metroetarainoko 5 rapel ditu, rapel guztiak oso errazak dira. Rapeletzen ikasteko arroilarik hoberena dela esan dezakegu.
Palomeras del Fornocal arroka konglomeratuaz eginiko arroila da. Egun erdiko jaitsiera erraza da eta paisaia interesgarria aurkituko duzu bertan. 7 metroetarainoko rapel batzuk ditu, eta jarduera dibertigarria egiten duen pasabide estuez beterik dago.
Jarduera hau aproposa da umeentzat, familientzat eta maila ezberdina duten pertsonez osaturitako taldeentzat.
ERAMAN BEHARREKOA
- Bainujantzia.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Gutxieneko adina: 8 urte.
- Igeri egiten jakitea.
- Ez da esperientziarik behar.
- Kondizio fisiko maila normala.
LECINA-COLUNGO

75€ pertsoneko
IRAUPENA
6-7 ordu
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Material Teknikoa
Argazki Erreportaia
Motxila eta Pote Estankoa
Garraioa 9 plazadun furgonetan