travelerschoice.jpg

Hasiera >> Jarduerak >> Guara Mendizerrako Arroilak >> Chimiachas eta Vero Arroilak

   Atzera  /  Aurrera

CHIMIACHAS ETA VERO ARROILAK

3. Maila: Aurreratua
Chimiachas eta Vero Arroilak
Chimiachas eta Vero Arroilak
Chimiachas eta Vero Arroilak
Chimiachas eta Vero Arroilak
Chimiachas eta Vero Arroilak

ARROILA JAITSIERA ALQUEZARREN

Chimiachas, normalean lehorra egoten den arroila da. Vero arroilara iristeko

modu original hau proposatzen dizugu. Batetik rapel luzeko jaitsiera bat, eta bestetik eguna borobiltzeko neoprenoa jantzi eta erreka eder bat jaitsi.

 

Chimiachas rapel batzuekin hasten da arroileko zati interesgarrienera iristeko, la Cocineta: 45, 25, 45 metroko rapelek osatzen duten zirku ederra!

 

Chimiachas jaitsi ondoren Verora iritsiko gara. Vero, jaitsiera oso erraza da, baina oso luzea, 7 kilometroko ibilbidea burutu behar da. Arroila honetan ez dago rapelik, baina saltoak egiteko aukera ematen du (ez dira derrigorrezkoak). Bestetik, arroila honetan igeri egiteko txoko asko aurkituko dituzu eta hain ezagunak diren arrokez eginiko kaosak.

 

Jarduera honetan parte hartzeko ezinbestekoa da rapelatzen jakitea eta kondizio fisiko maila ona edukitzea.

 

 

ERAMAN BEHARREKOA

 

- Bainujantzia.

- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.

- Ura eta janaria.

- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.

- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.

- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.

BALDINTZAK

 

- Gutxieneko adina: 16 urte.

- Igeri egiten jakitea.

- Arroila jaitsieran esperientzia edukitzea.

- Kondizio fisiko maila ona.

ALQUEZAR

 

75€ pertsoneko

IRAUPENA

 

Gerturatzea: 2 ordu

Jaitsiera: 5-6 ordu

Itzulera: 30 minutu

 

PREZIOAN SARTZEN DA

 

Gidari Tituludunak

Istripu Asegurua

Material Teknikoa

Argazki Erreportaia

Motxila eta Pote Estankoa

Garraioa 9 plazadun furgonetan