
Hasiera >> Jarduerak >> Pirinioetako Arroilak >> Forcos Arroila
FORCOS ARROILA
2. Maila: Hastapena
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() |
ARROILA JAITSIERA SOBREPUERTO BAILARAN
Forcos arroila Sobrepuerto bailara ahaztuan dago ezkutatuta.
Jende gutxi ibiltzen den eta oso ezaguna ez den jaitsiera eder hau proposatzen dizugu. Flysch arroka, pasillo estuak eta begetazio ugariz jantzitako paretak aurkituko dituzu.
Nahiz eta arroila honen zatirik handiena paseo bat den, 10 metroetarainoko salto batzuk aurkituko dituzu (ez dira derrigorrezkoak).
Jarduera hau ezin hobea da, arroiletan esperientzia dutenentzat eta zerbait ezberdina bilatzen dutenentzat. Hastapenerako ere guztiz aproposa da.
Adredalina bila ez bazabiltza eta nahiago baduzu erreka txango bat, paisaiaz gozatu eta leku xelebre hau ezagutu, Forcos gomendatzen dizugu.
ERAMAN BEHARREKOA
- Bainujantzia.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Gutxieneko adina: 8 urte.
- Igeri egiten jakitea.
- Ez da esperientziarik behar.
- Kondizio fisiko maila ona.
BERGUA

49€ pertsoneko
IRAUPENA
Gerturatzea: 45 minutu
Jaitsiera: 2-3 ordu
Itzulera: 20 minutu
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Argazkiak
Material Teknikoa
Motxila eta Pote Estankoa
