
Hasiera >> Ikastaroak >> Ferrata Bideetan Ikastaroa: Hastapena eta Hobekuntza
FERRATA BIDEETAN IKASTAROA: HASTAPENA ETA HOBEKUNTZA
1-2.Mailak: Hastapena eta hobekuntza
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() |
FERRATA BIDEETAN TREBAKUNTZA
Ferrata bideak geroz eta ezagunagoak dira, gainera edonoren eskura dagoen jarduera da. Mendiko hormetatik igotzean datza, horretarako arkaitzean aurkituko ditugun egitura artifizialak erabiliko ditugu: kableak, mailadiak, eskailerak, tibetar zubiak, tirolinak...
Hale ere ferrata bide bat egiteko, komenigarria da soken erabilpenean ezaguera edukitzea, mota honetako igoera batean aurkitu ditzazkezun arriskuak kudeatzeko.
Ikastaro honetan ferratak segurtasun eta autonomia osoz egiteko ikasgaiak landuko ditugu: Ferratatik ihes egiteko rapelak, bidelagunari sokarekin aseguratu, zauritu bati lagundu, egoera txarrean dauden instalazioak ezberdintzen ikasi…
IKASTAROAREN EDUKIA
1.- Plangintza: Baldintza pertsonalak, ferrata bidearen ezaugarriak, prebentziorako oinarrizko arauak.
2.- Materialak.
3.- Progresioa ferrata bideetan.
4.- Soken erabilpena ferrata bideetan.
5.- Autoerreskatea eta ezohiko teknikak.
ERAMAN BEHARREKOA
- 1,5 metroetako luzera eta 7 milimetroetako lodiera duen kordino bat.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Ez da esperientziarik behar.
- Kondizio fisiko maila normala.
BOLTAÑA

IRAUPENA
2 egun: 150€ pertsoneko
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Material Teknikoa
Argazki Erreportaia
Dokumentazio Teknikoa
Garraioa 9 plazadun furgonetan
