tripadvisor best company.jpg

Hasiera >> Jarduerak >> Pirinioetako Arroilak >> Foz de la Canal Arroila

                     Aurrera

FOZ DE LA CANAL ARROILA

4. Maila: Zaila
Foz de la Canal Arroila
Foz de la Canal Arroila
Foz de la Canal Arroila
Foz de la Canal Arroila
Foz de la Canal Arroila
Foz de la Canal Arroila

ARROILA JATSIERA BIELSAN

Foz de la Canal  Pirinioetako bertikal handiko arroiletan, hobenetarikoa da.

 

Jaitsiera, rapel txiki batzuekin hasten da, zati ikusgarrienera iristeko: 70 metrotako ur-jauzia!

 

Bigarren zatiak aldiz, 150 metrotako maila guztiz bertikala dauka. Bost rapeletan banatzen den zati honetan, 40 metroetarianoko rapelak aurkituko dituzu. Ikuspegi ederra eskaintzen du jaitsiera honek, gainera duen bertikaltasunak jarduera paregabea bilakatzen du.

 

Arroila hau jaisteko, rapelatzen jakitea eta arroila jaitsieran eskarmentua edukitzea beharrezkoa da. Bestetik, derrigorrezkoa da gidariarekin elkarrizketa bat edukitzea.

 

Rapelatzea gustatzen bazaizu, hau da zure jarduera!

 

 

ERAMAN BEHARREKOA

 

- Bainujantzia.

- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.

- Ura eta janaria.

- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.

- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.

- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.

 

BALDINTZAK

 

- Gutxieneko adina: 14 urte.

- Igeri egiten jakitea.

- Arroila jaitsieran esperientzia edukitzea.

- Gidariarekin elkarrizketa bat edukitzea.

- Rapelatzen jakitea.

- Kondizio fisiko maila ona.

 BIELSA - LAS SALINAS

 

90€ pertsoneko

IRAUPENA

 

Gerturatzea: ordu bat

Jaitsiera: 5-6 ordu

Itzulera: 10 minutu

PREZIOAN SARTZEN DA

 

Gidari Tituludunak

Istripu Asegurua

Material Teknikoa

Argazki Erreportaia

Motxila eta Pote Estankoa

Garraioa 9 plazadun furgonetan