Hasiera >> Jarduerak >> Pirinioetako Arroilak >> Pack Furco eta Gloces Arroilak

Aurrera

PACK FURCO ETA GLOCES ARROILAK

2. Maila: Hastapena

ARROILA JATSIERA VÍO ETA BROTON

Egun osoko jarduera hau proposatzen dizugu, batetik Gloces estetikoa eta bestetik Furco arroila teknikoa.

Gloces arroila, Estatuko eta Pirinioetako arroilik politena da pertsona askorentzat. Inguruan egin daitekeen jaitsiera estetikoena da, artelan bat. Ikuspegiaren aldetik guztiz arrituko zaitu: pasillo estuak, horma luzeak eta ain ezagunak diren argi jokoak aurkituko dituzu. Zapore ona uzten duen arroila da, Gloces.

15 metroetarainoko bi rapel ditu, jauzi txiki batzuk (ez dira derrigorrezkoak) eta jarduera dibertigarria egiten duten hainbat txirrista. Familientzako eta umeentzako guztiz aproposa da jaitsiera hau, baina batez ere edertasuna baloratzen dutenentzat.

 

Furco, Brotoko herrian kokatzen den jardunaldi erdiko arroila da. Arroila hau oso famatua da, duen gerturatzearen erosotasunagatik. Paisaia berezia dauka, Flysch izena duen arroka mota dela eta.

Jarduera honetan 22 metroetarainoko 3 rapel, 8 metroko saltoa (ez da derrigorrezkoa) eta pare bat txirrista aurkituko dituzu.

Ez da esperientzirik behar arroila hau egiteko, Pirineotako jaitsiera errezenetarikoa baita, hala ere, abenturazaleoi ez dizue huts egingo.

 

 

ERAMAN BEHARREKOA

 

- Bainujantzia.

- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.

- Ura eta janaria.

- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.

- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.

- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.

BALDINTZAK

 

- Gutxieneko adina: 12 urte.

- Igeri egiten jakitea.

- Ez da esperientziarik behar.

- Kondizio fisiko maila normala.

BROTO-FANLO

 

75€ pertsoneko

 
IRAUPENA

6-7 ordu

PREZIOAN SARTZEN DA

 

Gidari Tituludunak

Istripu Asegurua

Argazkiak

Material Teknikoa

Motxila eta Pote Estankoa

+34  608 33 15 94

Avenida Pirenaica 7

22330 - Ainsa 

Ordesa, Huesca

España

 

Copyright www.wearecanyoneers.com © - Todos los derechos reservados