Hasiera >> Jarduerak >> Pirinioetako Arroilak >> Gloces Arroila

   Atzera  /  Aurrera

GLOCES ARROILA

2. Maila: Hastapena
Gloces Arroila
Gloces Arroila
Gloces Arroila
Gloces Arroila
Gloces Arroila

ARROILA JAITSIERA VIO BAILARAN

Gloces arroila, Estatuko eta Pirinioetako arroilik politena da pertsona askorentzat. Inguruan egin daitekeen jaitsiera estetikoena da, artelan bat. Ikuspegiaren aldetik guztiz arrituko zaitu: pasillo estuak, horma luzeak eta ain ezagunak diren argi jokoak aurkituko dituzu. Zapore ona uzten duen arroila da, Gloces.

 

15 metroetarainoko bi rapel ditu, jauzi txiki batzuk (ez dira derrigorrezkoak) eta jarduera dibertigarria egiten duten hainbat txirrista. Familientzako eta umeentzako guztiz aproposa da jaitsiera hau, baina batez ere edertasuna baloratzen dutenentzat.

 

Furco arroilarekin konbinatzeko aproposa da egun osoko plana antolatzeko. Pack honen informazio gehiago, hemen.

ERAMAN BEHARREKOA

 

- Bainujantzia.

- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.

- Ura eta janaria.

- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.

- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.

- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.

 

BALDINTZAK

 

- Gutxieneko adina: 8 urte.

- Igeri egiten jakitea.

- Ez da esperientziarik behar.

- Kondizio fisiko maila normala, 30 minutuko itzulera egiteko.

FANLO

 

49€ pertsoneko

IRAUPENA

 

Gerturatzea: 15 minutu

Jaitsiera: 2-3 ordu

Itzulera: 30 minutu

 

PREZIOAN SARTZEN DA

 

Gidari Tituludunak

Istripu Asegurua

Argazkiak

Material Teknikoa

Motxila eta Pote Estankoa

+34  608 33 15 94

Avenida Pirenaica 7

22330 - Ainsa 

Ordesa, Huesca

España

 

Copyright www.wearecanyoneers.com © - Todos los derechos reservados