
Hasiera >> Jarduerak >> Guara Mendizerrako Arroilak >> Mascún Arroila
MASCÚN ARROILA
3. Maila: Aurreratua
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
ARROILA JAITSIERA RODELLAREN
Mascun, Guarako Mendizerran egin daitekeen jaitsierarik hoberena da. Mundu guztian zehar ezaguna den arroila honek, izugarrizko paisaia eskaintzen du bertara iristeko ibilbidean eta jaitsieran zehar.
20 metroetarainoko rapelak, 8 metroetarainoko saltoak, putzu gardenak, eguzkia desagertzen den txokoak, arrokek sortutako labirintoak...
Ezinbestekoa da sasoain egotea jaitsiera luze hau egiteko.
Jaitsiera hau udaberrian egiten da, udaran normalean lehortu egiten da.
ERAMAN BEHARREKOA
- Bainujantzia.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Gutxieneko adina: 16 urte.
- Igeri egiten jakitea.
- Arroila jaitsieran esperientzia edukitzea.
- Kondizio fisiko maila ona.
RODELLAR

75€ pertsoneko
IRAUPENA
Gerturatzea: 3 ordu
Jaitsiera: 4-6 ordu
Itzulera: ordu bat
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Material Teknikoa
Argazki Erreportaia
Motxila eta Pote Estankoa
Garraioa 9 plazadun furgonetan
