+34  608 33 15 94

Avenida Pirenaica 7

22330 - Ainsa 

Ordesa, Huesca

España

Nº 939 de la

Asociación Española de Guías de Montaña

 

Copyright www.wearecanyoneers.com © - Todos los derechos reservados

ARROILA JAITSIERA ETA FERRATA IKASTAROAK

Ikastaro egokituak eskaintzen ditugu. Helburuak, ordutegia, plangintza, zailtasuna…  ikasleen beharretara moldatzen ditugu.

 

Arroila jaitsieran hasi nahi duzu? Arroilaria zara baina autoerreskatean hobetu nahi duzu? Mendi gidaria izan nahi duzu, baina entrenamendua falta zaizu?

Jarri zaitez gurekin harremanetan, eta azaldu zure zalantzak!

 

Mendira joateko, aldez aurretik prestakuntza ona edukitzea ezinbestekoa dela deritzogu. Horregatik gure ikastaro guztiak, eskarmentu handiko eta azken tekniketan adituak diren profesionalek zuzentzen dituzte.

Gure irakasle guztiak, Mendi Kirol Teknikariak dira.

 

 

 

 

 

 

 

Arroila Jaitsiera Ikastaroa: Hastapena

Mendian egin daitekeen jarduera ederrenetariko batean hasi nahi baduzu, zerotik abiatutako ikastaro hau eskaintzen dizugu.

 

Segurtasuna eta autonomía osoz,  erdi mailako arroilak egiteko gai izango zara ikastaro honekin. Arriskuak sahiesten eta arazoak kudeatzeaz gain, arroila jaitsieran gaur egun erabiltzen diren azken teknikak ikasiko dituzu.

Arroila Jaitsiera Ikastaroa: Hobekuntza

Dagoeneko arroilaria bazara baina zure ezaguerak eguneratu nahi badituzu, hau da zure ikastaroa.

 

Ikastaro honekin zailtasun handiko arroilak jaisteko gai izango zara. Autoerreskatea, ur biziak, teknika aurreratuak… dira ikastaro honetan lantzen diren ikasgaiak.

Ferrata Bideetan Ikastaroa: Hastapena eta Hobekuntza

Ferrata bideak geroz eta ezagunagoak dira, gainera edonoren eskura dagoen jarduera da. Mendiko hormetatik igotzean datza, horretarako arkaitzean aurkituko ditugun egitura artifizialak erabiliko ditugu: kableak, mailadiak, eskailerak, tibetar zubiak, tirolinak...

 

Hale ere ferrata bide bat egiteko, komenigarria da soken erabilpenean ezaguera edukitzea, mota honetako igoera batean aurkitu ditzazkezun arriskuak kudeatzeko.

 

Ikastaro honetan ferratak segurtasun eta autonomia osoz egiteko ikasgaiak landuko ditugu: Ferratatik ihes egiteko rapelak, bidelagunari sokarekin aseguratu, zauritu bati lagundu, egoera txarrean dauden instalazioak ezberdintzen ikasi…