tripadvisor best company.jpg

Hasiera >> Jarduerak >> Pirinioetako Arroilak >> Ordiso Arroila

Atzera

ORDISO ARROILA

4. Maila: Zaila
Ordiso Arroila
Ordiso Arroila
Ordiso Arroila
Ordiso Arroila
Ordiso Arroila

ARROILA JAITSIERA BUJARUELON

Ordiso, Bujarueloko bailaran aurkitzen den arroila da. Jaitsiera hau definitu beharko bagenu, sekulako salto festa dela esan dezakegu. Uraren indarra sentitzeko aukera ematen du, Ordesatik gertu dagoen arroila honek.

 

10 metroetarainoko rapelak ditu eta gehienak saltatu daitezke. Indar handiko txirristaren bat ere topatuko duzu bidean.

 

Salto egitea gustoko baduzu, jarduera honek ez dizu huts egingo!

 

Arroila hau jaisteko, rapelatzen jakitea eta arroila jaitsieran eskarmentua edukitzea beharrezkoa da. Bestetik, derrigorrezkoa da gidariarekin elkarrizketa bat edukitzea.

 

 

ERAMAN BEHARREKOA

 

- Bainujantzia.

- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.

- Ura eta janaria.

- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.

- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.

- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.

 

BALDINTZAK

 

- Gutxieneko adina: 14 urte.

- Igeri egiten jakitea.

- Arroila jaitsieran esperientzia edukitzea.

- Gidariarekin elkarrizketa bat edukitzea.

- Rapelatzen jakitea.

- Kondizio fisiko maila ona.

 VALLE DE BUJARUELO

 

65€ pertsoneko

IRAUPENA

 

Gerturatzea: 40 minutu

Jaitsiera: 4 ordu

Itzulera: 15 minutu

 

PREZIOAN SARTZEN DA

 

Gidari Tituludunak

Istripu Asegurua

Material Teknikoa

Argazki Erreportaia

Motxila eta Pote Estankoa

Garraioa 9 plazadun furgonetan