
Hasiera >> Jarduerak >> Guara Mendizerrako Arroilak >> Petit Mascún Arroila
Atzera
PETIT MASCÚN ARROILA
1. Maila: Lehen Kontaktua
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() |
ARROILA JAITSIERA RODELLARREN
Petit Mascun, Rodellar herrian aurkitzen da, Guara Medizerraren bihotzean.
Arroila eder hau ura eramaten duenean jaistea proposatzen dizugu, hau da, udaberrian (euria egiten ez badu udaran lehortu egiten da). Petit Mascunek 7 metroetarainoko saltoak (ez dira derrigorrezkoak), igeri egiteko hainbat txoko eta jaitsiera interesgarria egiten duen hainbat zirrikitu aurkituko dituzu.
Arroila honetan ez dago rapelik, horregatik jarduera hau guztiz aproposa da umeentzat, familientzat eta maila ezberdina duten pertsonez osaturitako taldeentzat.
ERAMAN BEHARREKOA
- Bainujantzia.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Gutxieneko adina: 8 urte.
- Igeri egiten jakitea.
- Ez da esperientziarik behar.
- Kondizio fisiko maila normala.
RODELLAR

49€ pertsoneko
IRAUPENA
Gerturatzea: 15 minutu
Jaitsiera: 2-3 ordu
Itzulera: Berehalakoa
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Material Teknikoa
Argazki Erreportaia
Motxila eta Pote Estankoa
Garraioa 9 plazadun furgonetan
