Hasiera >> Jarduerak >> Abentura Familiarekin >> Viandico Arroila
VIANDICO ARROILA
1. Maila: Lehen kontaktua
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() |
ARROILA JAITSIERAK AÑISCLON
Viandico arroila lehen kontaktu baterako oso aproposa da, batez ere haur, familia eta maila ezberdineko pertsonez osatutako taldeentzat. Ez dago derrigorrez pasa behar den oztoporik, saltoak eta rapelak sahiestu egin daitezke eta oinez pasa.
Hala ere jaitsiera honetan ez zara lokartuko, 15 metroetarainoko bi rapel ditu, 8 metroetarainoko saltoak, blokeez osatutako kaosak eta kontatu ezin diren hainbat sekretu.
ERAMAN BEHARREKOA
- Bainujantzia.
- Mendiko botak edo kirol oinetakoak.
- Ura eta janaria.
- Toalla, aldatzeko arropa eta oinetakoak.
- Ileko goma, ezinbestekoa ilea luzea dutenentzat.
- Betaurrekoak erabiltzen badituzu, zinta bat lotzeko edo gordetzeko zorroa.
BALDINTZAK
- Gutxieneko adina: 8 urte.
- Igeri egiten jakitea.
- Ez da esperientziarik behar.
- Kondizio fisiko maila normala.
CAÑÓN DE AÑISCLO

49€ pertsoneko
IRAUPENA
Gerturatzea: 20 minutu
Jaitsiera: 3 ordu
Itzulera: 20 minutu
PREZIOAN SARTZEN DA
Gidari Tituludunak
Istripu Asegurua
Argazkiak
Material Teknikoa
Motxila eta Pote Estankoa